XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Manuelek:

- Ikusi ez, baina oin hotsa entzuten dut.

MARIA HIL DA

Gizon batek telegrama bat hartzen du Tolosatik:

- Fallecido María, funeral a las cinco.

Gizonak familia guztiari esaten dio.

Lanera joan eta Konstantinori esaten dio:

- Maria hil da.

Honek ere erreleboa aldatzen du.

Arratsaldean badoaz.

Tren bete jende doa Tolosara.

Trenkada. Lau t'erdiak dira eta hilaren etxetik inor ez dago.

Konstantinok esaten du:

- Usain txarra hartzen dut. Bostak eta inor ere ez.

Orduan Mariaren etxera doaz.

Atea jotzen dute eta Maria bera irtetzen da.

- Arratsaldea pasatzera?

Konstantinok:

- Bai. Beno, ez Leon alu horrek... telegrama...

Ez daki zer esan. Gero Lazkaon Leoni esaten dio:

- Hi, Leon! Zer egin duk? (duzu).

Tren bete jende atzera eta aurrera.

Telegrama hosti hori!